Mundua -
Hauteskundeak
Dilma Rousseff Brasilgo lehen emakumezko presidentea izango da
Jose Serra aurkariak botoen % 44,01 lortu du. Presidente berriak datorren urtarrilaren 1ean hartuko du kargua.
Erredakzioa
Dilma RousseffLangileen Alderdiko hautagaiak botoen % 55,99 lortu du Brasilgo presidentetzarako hauteskundeen bigarren itzulian. Horiek dira, hain zuzen, Hauteskundeetarako Auzitegi Gorenak zabaldutako datuak.
Beraz, Rousseff, Brasilen presidente izandako aukeratzen duten lehen emakumezkoa izango da.
Jose Serra aurkariari dagokionez, botoen % 44,01 lortu du.
2015 urtera arte
Hauteskunde hauetan 135 miliotik gora brasildarrek parte hartu dute. Brasilen, botoa ematea derrigorrezkoa da 18 eta 70 urte bitartean dituztenentzat. Hauteskundeetan ez da inolako istilu azpimarragarririk izan.
Dilma Rousseffek Luiz Inazio Lula da Silvak utzitako lekua hartuko du. Presidente berria datorren urtarrilaren 1ean izendatuko dute eta 2015 urtera arte izango da boterean.