Mundua -

Korea

Ipar Korea eta Hego Korea beren bilerarako prestaketak amaitzen ari dira

Neguko Olinpiar Jokoetan Ipar Koreako ordeazkaritza baten partehartzea eta estatu bien arteko tentsioa murriztea izango dira bileraren helburu nagusiak.

Kim Jong Un
Kim Jong Un
Kim Jong Un

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ipar Koreak eta Hego Koreak bihar (asteartea) egingo duten bilera garrantzitsurako prestaketak bukatzen ari dira, hori izango baita azken bi urteotan egingo duten lehen bilera.

Topaketaren ordua ezarri dute goizeko 10:00etarako (Europako 01:00etan); halaber, elkarrizketan partehartzaileak nortzuk izango diren zehaztu dute.

Seulek Bateratze ministroarekin batera, beste kide batzuk eramaten dituen lehendabiziko aldia da eta horrek bileraren garrantzia erakusten du. Halaber, bi estatuen artean 2017an izandako tentsioak murriztea espero dute bileran.

Hori horrela, Hego Korean otsailaren 9an hasiko diren Neguko Olinpiar Jokoetan Ipar Koreako ordezkaritzaren partehartzea izango da gai nagusia. Hala ere, Seulek eguneko gai-zerrenda beste gai batzuk eztabaidatzen saiatuko da, esaterako, gerra dela eta banandurik bizi diren familien egoera eta tentsio militarrak saihesteko modua.

Kim Jong-un Ipar Koreako buruak Urteberri-egunean Moon Jae-in Hego Koreako presidentearen aldez aurretiko hitz egiteko jarrera erakutsi izana txalokatu eta gero helduko da biharko bilera. Izan ere, Kim Jong-un Hego Korearekin harremana hobetzeko asmoa duela esan du, eta PyeongChangen izango diren Jokoetara ordezkaritza bat bidali nahi duela adierazi du.

Halaber, Seulek eta Washingtonek maniobra militarrak Jokoak bukatu arte atzeratzea adostea eta gero helduko da bilera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Gaurko azken orduko albistea Albisteak Seul Ipar Korea Albisteak Asia azken ordukoa Neguko Olinpiadak