Mundua -

Australia

Gutxienez 15 pertsona zauritu dira Melbournen 'nahita' egindako harrapaketa batean

Larrien zauritutakoen artean ume bat dago. Bi pertsona atxilotu ditu Poliziak.

Polizia zientifikoa ibilgailuan frogak biltzen aritu da. EFE
Harrapaketa Melbournen. EFE
Polizia zientifikoa ibilgailuan frogak biltzen aritu da. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 15 pertsona zauritu dira Melbournen (Australia) orotariko ibilgailu batek "nahita" harrapatuta. Poliziak bi pertsona atxilotu ditu.

Agintarien arabera, 13 lagun eraman behar izan dituzte erietxeetara, eta beste bi harrapatu dituzten lekuan bertan artatu dituzte. Larrien zauritutakoen artean ume bat dago, eta Haurrentzako Errege Ospitalera eraman dute.

Russel Barret Victoria estatuko poliziaburuak jakinarazi duenez, "nahita egindako ekintza izan da", baina harrapatze hori eragin duten "arrazoiak" argitzeke daude.

Harrapaketaren gunera ez joateko eskatu die Barretek herritarrei. Flinders kaleko tren-geltokitik hurbil jazo da, Melbourneko finantza barrutian, bertan 16:30 zirenean.

MELBOURNE HARRAPAKETA ATROPELLO EFE

Agintariek itxi egin dute ingurua. Argazkia: EFE

Atentatu terrorista bat izan den galdetuta, hori esateko goizegi dela adierazi du Barretek. Oraindik ez omen dute atxilotutakoen kontrako kargurik aurkeztu.

 

 

Lekukoen arabera, orotariko ibilgailu batek "abiada bizian hainbat pertsona harrapatu ditu". Atxilotutakoak ibilgailuaren ustezko gidaria eta beste gizon bat dira.

2014ko irailean alerta terroristaren maila igo zuten Australiako agintariek, eta atentatuei aurrea hartzeko hainbat lege onartu dituzte. Dena dela, lau atentatu izan dira ordutik.

Azaro amaieran gizon bat atxilotu zuen Poliziak Urteberri egunean Melbourneko Federation plazan tiroka hasteko asmoa zuelakoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Gaurko azken orduko albistea Australia azken albisteak Harrapatzeak Ozeania azken ordukoa