Mundua -
70.000 zibil hil dira
WikiLeaks: 'Egia dute oinarrian Irakeko gerraren inguruko agiriek'
Afganistaneko gerraren gaineko 15.000 dokumentu argitaratuko dituztela iragarri du webguneak. Uztailean batzuk zabaldu zituzten, eta azken hauek argitaratzea debekatuta zuten.
Erredakzioa
AEBek Irak inbaditu zuenetik 100.000 irakiar hil direla argitara eman eta biharamunean, Julien Assange WikiLeaks webgunearen sortzaileak esan duenez, "egia oinarrian dute Irakeko gerraren inguruko Pentagonoko agiriek", eta "lehen, bitartean eta ondoren" egiaren aurka egindako erasoak zuzentzea espero duela gaineratu du.
"Oihartzun politiko handiena lortu izanaz ez nago ziur, baina hortxe ibili garela uste dut", adierazi du Assangesek. Horren hitzetan, agirietan islatzen den hildako kopuru "izugarriak" ez du eragozten "giza eskala txikia" aintzat hartzea; izan ere, istilu bakoitzean pertsona bat edo bi hiltzearen emaitza da hildako kopuru ikaragarri hori.
Phil Shiner abokatuaren hitzetan, "batzuk ondo bereizi edo arrazoirik gabe egindako erasoetan hil dira; beste batzuk, indar britainiarren eskuetan; eta inork ez daki zenbat zibil hil diren atxilotze guneetan". "Legez kanpoko indarkeria erabili baldin bada, erantzuleak aurkitu behar dira; horregatik, Irakeko zibilen hilketetan britainiarren erantzukizuna ikertzeko prozedura judiziala bultzatuko dugu", gaineratu du.
Bestalde, Kristinn Hrafnsso Assangeren kideak Afganistaneko gerraren gaineko 15.000 dokumentu argitaratuko dituztela iragarri du. Uztailean batzuk zabaldu zituzten, eta azken hauek argitaratzea debekatuta izan arren, kaleratu egin dituzte.