Mundua -
Eskualde-hauteskundeak
Korsikako nazionalistek gehiengo absolutua lortu dute bigarren itzulian
Gilles Simeoni autonomistak eta Jean-Guy Talamoni independentistak osatutako zerrendek gehiengoa eskuratu dute gaur Korsikan izandako eskualde-hauteskundeetan.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Korsikako nazionalistek gehiengo absolutua lortu dute igande honetan izandako eskualde-hauteskundeen bigarren itzulian. Horrela, alderdi nazionalistek indartsu ikusten dute euren burua datozen hiru urteetan Korsikarako autonomia-estatutua Frantziako Gobernuarekin negoziatu ahal izateko.
Gilles Simeoni autonomistak eta Jean-Guy Talamoni independentistak osatutako koalizioak (Pè a Corsica) bozen % 56,5 eskuratu ditu bigarren itzulian, emaitza ofizialen arabera. Lehenengo itzuliko emaitzekin alderatuta, aurrera egin dute nabarmen, botoen % 45,36 lortu baitzituzten orduan.
Aurreko astean kanpoan geratu zen beste zerrenda nazionalista bat, ez baitzuen nahikoa boto lortu. Ondorioz, asteburu honetako hauteskundeetan boto asko zerrenda batetik bestera igaro dira. Gainera, bigarren itzulian, lehenengoan bezala, abstentzio handia izan da: % 47,4koa.