Mundua -
AEB
Ipar Korea 'terrorismoaren babesleen' zerrendan sartu du Trumpek
“Misil balistikoen legez kanpoko garapena” bertan behera uzteko eskatu dio Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak Ipar Koreari.
Agentziak | Erredakzioa
Donald Trump AEBko presidenteak Ipar Korea “terrorismoaren babesletzat” jo du gaur, eta zerrendan sartu du Iran, Siria eta Sudanekin batera. Trump Kabineteko kideekin bildu da Etxe Zurian.
Bestalde, Altxor Departamentuak Ipar Korearen aurkako zigor berriak iragarriko ditu astearte honetan. “Duela urte asko” hartu beharreko erabakia zela azpimarratu du Trumpek kazetarien aurrean.
Gainera, “misil balistikoen legez kanpoko garapena” bertan behera uzteko eskatu dio AEBko agintariak Piongiangi.
Trump Ipar Korea “terrorismoaren babesle” diren herrialdeen zerrendan berriro sartzea aztertzen ari zela aurreratu du Etxe Zuriak azken asteetan. Piongiang 2008an atera zuen Washingtonek zerrenda horretatik.