Mundua -

Hagan

Venezuelako fiskal ohiak Nazioarteko Zigor Auzitegian salatu du Maduro

Gizateriaren aurkako delituak leporatu dizkio Luisa Ortega Diazek, 2007 eta 2017 urteen artean Venezuelako fiskalak.

Nicolas Maduro artxiboko argazki batean. Efe.
Nicolas Maduro artxiboko argazki batean. Efe.
Nicolas Maduro artxiboko argazki batean. Efe.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Luisa Ortega Diaz Venezuelako fiskal ohiak Nicolas Maduro presidentea eta bere Gobernuko hainbat ministro salatu ditu Hagako Nazioarteko Zigor Auzitegian, gizateriaren aurkako delituengatik. 2007 eta 2017 urteen artean Venezuelako fiskala izan zen Ortega.

"Hilketak, torturak, kartzelaratzeak, eta herritarren aurkako eraso sistematiko eta orokorrak" leporatu dizkie Ortegak.

Horretarako, "1.000 dokumentu baino gehiago" entregatu dizkio Nazioarteko Zigor Auzitegiko Fiskaltzari; osasun azterketa legalak, azterketa psikiatrikoak, ikuskatze teknikoak eta biktimekin elkarrizketak, esaterako.

Fiskal ohiaren hitzetan, 2015 eta 2017 urteen artean "8.000 lagun hil eta beste 17.000 pertsona arrazoirik gabe atxilotuak" izan ziren Venezuelan.

"Nazioarteko Zigor Auzitegira jo behar izan dugu Venezuelan ez baitago justiziarik. Ezin zaie gizateriaren aurkako delituengatik zigortu", esan du.

"Gizateriaren aurkako delituengatik, zein Venezuelako herritarrei eragiten ari dieten gosegatik, miseriagatik eta pobreziagatik ordaindu behar dute Nicolas Madurok eta bere Gobernuak”, gaineratu du Ortegak. Ildo horretan, salatuen aurkako nazioarteko atxilotze agindua ere eskatu egin duela esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Gaurko azken ordukoa Latinoamerika albisteak Nicolás Maduro Eskubide unibertsalak Nazioarteko Zigor Auzitegiaren epaiketak