Mundua -

Tehama

Bost hildako Kaliforniako eskola batean izan den tiroketan

Gizon armadun batek tiro egin du Rancho Tehama lehen hezkuntzako eskolan zeuden pertsonen aurka.

Bost hildako Kaliforniako eskola batean izan den tiroketan

1:29

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon batek bost pertsona hil ditu gutxienez Tehama konderrian izan den tiroketa batean, Kaliforniako iparraldean, agintari estatubatuarrek jakinarazi dutenez.

Hango 08:00ak aldera, gizon armadun batek tiro egin du, bereizi gabe, Rancho Tehama lehen hezkuntzako eskolan eta konderri horretako beste leku batean. Sacramentotik 200 bat kilometrora dago Tehama.

Horrezkero, 100 agente baino gehiago bertaratu dira Tehamara tiroketaren egilea topatu eta geldiarazteko. Poliziak hil du tiroz, aurkitu eta gero.

"Badakit gutxienez hiru hildako daudela", esan du Phil Johnston Tehamako sheriffaren laguntzaileak. Zenbait ikasle ospitalera eraman behar izan dituzte airez, gaineratu du.

Halere, Tehamako Sheriffaren Bulegoak, ondoren, zehaztu duenez, bost dira hildakoak, eta bi haur daude zaurituen artean.

Agintariak tiroketa argitzeko lanetan ari dira, baina Los Angeles Times egunkariak aipatutako iturrien arabera, "etxeko liskar" batean hasi omen zen.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Ameriketako Estatu Batuak bideoak Eguneko albisteak