Mundua -
Beijing
Ipar Korearen auzia konpontzeko eskatu dio Trumpek Txinari
'Txina bakarra' lurraldetasun politikaren alde egiteko promesa egin dio Donald Trumpek Xi Jinping presidenteari.
Agentziak | Erredakzioa
Donal Trump AEBko presidenteak Ipar Korea geldiarazteko ahalegin handiagoak egitera premiatu du Xin Jinping presidentea. Bestalde, Txinak atzerriko enpresekin lan egiteko egin duen promesa goraipatu du.
Ipar Koreako programa nuklearraren eta misilen harira, Txinak "arazoari azkar eta erraz" eman diezaioke azkena, Trumpen esanetan. Ildo horretan, lotura ekonomikoak bertan behera uzteko eskatu dio Beijingi.
Asiatik egiten ari den biraren bukaeran Trumpek baieztatu duenez, taldeko lana eta sendotasuna beharko dute Korean bakea lortzeko.
Bestalde, 250.000 milioi dolarreko itun komertziala sinatu dute AEBko eta Txinako enpresen artean.
Halaber, nazioarteko konpainientzat, AEBkoentzat barne, Txinako ekonomia gero eta irekiagoa eta gardenagoa izango dela esan du Xi Jinpingek.
Lurraldetasunaren arazoa
AEBko Gobernuak 'Txina bakarra' lurraldetasun politika errespetatzen duela eta horren alde egingo duela agindu dio Trumpek Txinako presidenteari.
Hala ere, Txina eta AEBren arteko harremanetan gai zailenetarikoa da Taiwanen auzia, bere lurraldearen barne dagoela uste baitu Txinak.