Mundua -

Kolonbia

'Timochenko' izango da FARCen hautagaia presidentetzarako hauteskundeetan

Hala iragarri du gaur 'Ivan Marquez' FARCeko buruzagietako batek Bogotan, alderdiaren hautagiak aurkezteko eskainitako prentsaurrekoan.

'Timochenko'ren artxiboko argazkia
'Timochenko'ren artxiboko argazkia
'Timochenko'ren artxiboko argazkia

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rodrigo Londoño Echeverri ('Timochenko'), FARCeko buruzagi nagusia, izango da gerrilla ohiak 2018an Kolonbiako presidentzarako hauteskundeetan aurkezko duen hautagaia. Iaz sinatutako bake-akordioaren ondoren talde armatutik sortutako alderdi politikoak lehen aldiz hartuko du parte hauteskunde batzuetan.

'Ivan Marquez' FARCeko buruzagietako batek alderdi berriak 2018an Kolonbiako hauteskundeetara aurkeztuko dituen hautagaiak iragarri ditu gaur, Bogotan eskainitako prentsaurrekoan. Hauteskunde horietan, presidenteaz gain, Diputatuen Ganberako eta Senatuko ordezkariak ere aukeratuko dituzte kolonbiarrek.

'Ivan Marquez'ek joan den igandean adierazi zuenez, hauteskundeetako hautagaia aurkeztea erabaki zuten. Iazko bake prozesuan aukera hori baztertu zuten FARCeko kideek, goizegi zela argudiatuta.

"Gure hautagaia aurkeztuko dugu. Gure helburua eraikitzea eta trantsizio-gobernuarekin elkar ulertzea da", esan zuen FARCeko buruzagiak igandean.

Kolonbiako Gobernuak eta FARCek 2016ko azaroaren 24an sinatu zuten bake-akordioa, eta horrek ahalbidetu du gerrilla alderdi politiko bihurtzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Albisteak Kolonbiako albisteak gaur