Mundua -

Frantzia

Frantziako emakumeen % 53k jasan dute sexu-erasoa edo jazarpena

Gizonezkoen artean, berriz, % 10ek esan dute behin edo behin jaso dutela sexu-erasoa edo sexu-jazarpena.

Sexu-erasoen aurkako kartela Baionan. EiTB.
Sexu-erasoen aurkako kartela Baionan. EiTB.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziako emakumeen % 53k jasan dute sexu-erasoa edo sexu-jazarpena, France Info hedabideak eta Le Figaro egunkariak gaur zabaldu duten Odoxa institutu soziologikoaren galdeketa baten arabera.

Galdetutakoen % 36k zirriak edo indarrezko musuak pairatu behar izan dituzte noizbait.

Sexu-jazarpenari dagokionez (irainak edo sexu-proposamenak zein sexu-konnotazioa zuten adierazpenak), horien % 17k lanean pairatu dutela esan dute, eta % 38k, lanetik kanpo.

Gizonezkoen artean, berriz, % 10ek esan dute behin edo behin jaso dutela sexu-erasoa edo sexu-jazarpena.

Kalean sexu-jazarpena islatuko dituzten jokabideak dituztenei isunak jartzeko aukera aztertzen ari da Frantziako Gobernua; horren harira, gizonen % 74 horren alde daude, eta emakumeen artean, berriz, galdetutakoen % 85 dira isunak jartzearen aldekoak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Frantzia berriak Gaurko azken ordukoa