Mundua -

Krisia Ekuadorren

Harrapatuta zegoela, familiak mehatxuak jaso zituela salatu du Correak

Ekuadorreko presidentearen hitzetan, bera harrapatuta zegoen bitartean, emazteak eta semeek mehatxu-mezuak jaso eta leku seguru batera eraman behar izan zituzten.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rafael Correa Ekuadorreko presidenteak bere emazteak eta semeek telefonoetan mehatxu-mezuak jaso zituztela adierazi du. Hori guztia ostegunean gertatu zen, presidentea ospitale batean harrapatuta zegoela eta poliziek sustapen profesionalen desagertzearen aurka egindako protestek eragindako krisiaren erdian.

"Nire seme eta emaztearen telefono mugikorretara mezuak bidali zituzten ''orain zuengana goaz'' esaten. Etxetik atera eta leku seguru batera eraman behar izan zituzten", azaldu du Correak.

Iragan ostegunean, Correa Poliziaren ospitale batean harrapatuta geratu zen Quitoko Erregimendua bisitatu ondoren. Bertako poliziek protesta bat hasi zuten eta zabalduz joan zen Ekuadorreko egonkortasun demokratikoa arriskuan jarriz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea