Mundua -
AEB-ra hurbiltzen ari da
'Maria' berriz sendotu eta urakana bihurtu da berriro
Asteartean ekaitz tropikala bihurtu zen Karibetik pasa ondoren. Urakana bihurtuta, Hatteras lurmuturrera, Ipar Carolinara, hurbiltzen ari da orain.
Agentziak | Erredakzioa
'Maria', asteartean ekaitz tropikala bihurtu zen Karibetik pasa ondoren, berriz sendotu da asteazken honetan eta urakana bilakatu da berriro, Ameriketako Estatu Batuetako Urakanen Zentro Nazionalak (CNH) jakitera eman duenez.
Urakana Hatteras lurmuturrera, Ipar Karolinara, hurbiltzen ari da 75 kilometro orduko haize ufadekin. Orain 165 kilometrora dago.
'Maria' astearte eta asteazken artean ekaitz tropikala izatera pasako zela zioten iragarpenek, eta berriro urakan bihurtuko zenik ez zuten espero.
'Maria'k Karibe aldean kalte handiak egin ditu, batez ere Puerto Ricon. Karibeko herrialde horretan dozena bat hildako eta kalte material handiak utzi zituen.