Mundua -

SARIA

Nobel Alternatiboak kazetari bat, bi abokatu eta ekintzaile bat saritu ditu

Ustelkeriaren aurkako borroka Azerbaijanen, gaitasun murriztua duten pertsonen aldeko lana eta giza eskubideen aldeko ekintzak saritu ditu fundazioak.

Argazkia: Right Livelihood
Argazkia: Right Livelihood

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Right Livelihood Award fundazioak Nobel Alternatiboa sariak banatu ditu gaur, asteartea, eta, aurten, Khadija Ismayilova kazetari azerbaijandarrak, Robert Billott eta Colin Gonsalves abokatu estatubatuarrak eta indiarrak, hurrenez hurren, eta Yetnebersh Nigussie ekintzaile etiopiarrak jaso dituzte.

Hala, epaimahaiak Ismayilovak ustelkeriaren aurka egindako salaketa, Nigussiek gaitasun murriztua duten pertsonen alde, Gonsalvesek baztertuen giza eskubideen alde eta Bilottek ingurumenaren alde egindako lana aitortu ditu. Bilottek ohorezko golardoa jaso du aurten.

Ismayilovak, Nigussiek eta Gonsalvesek sariarekin batera jasoko dituzten 3 milioi koro suediarrak banatuko dituzte.

Erabakian, Ismayilovaren "ausardia" eta "irmotasuna" nabarmendu dute, bere herrialdeko "goiko mailetako" ustelkeria jakitera ematearren, "ikerketa kazetaritza bikainaren bidez, gardentasunaren eta erantzukizun eskakizunaren izenean".

Gonsalvesen kasuan, interesa publikoaren aldeko salaketak sustatu ditu hiru hamarkadetan, "Indiako hiritar baztertuenen eta ahulenen giza eskubideak bermatzeko" asmoz.

Nigussie "urritasunen bat duten pertsonen eskubideak bultzatu, pertsona horien gaitasuna garatuz eta gure gizarteetan mentalitate aldaketa sustatuz".

Bilotti emandako ohorezko sariari dagokionez, orain hainbat hamarkada kutsadura kimikoaren kasu batean oinarritu dira. Bilottiri esker "biktimek hainbatean bilatutako justizia lortu eta gai arriskutsuei buruzko araudia egiteko aurrekaria ezarri zuen".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Nobel sariak 2024 Eguneko albisteak Abokatuak azken ordukoa Ekologia azken ordukoa Kazetaritza