Mundua -
Ipar Korea
Piongiangen hitzetan, Trumpen azken erasoak 'gerra-deklarazioa' dira
Ipar Koreako Atzerri ministroak azaldu duenez, nahiz eta aireko espazioan ez sartu AEBko bonbaketariei erantzuteko legitimotasuna dute.
Agentziak | Erredakzioa
Ri Yong Ho Ipar Koreako Atzerri ministroak salatu duenez, Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak egindako azken adierazpenak ?gerra-deklarazioa? dira. Beraz, nahiz eta Ipar Koreako aireko espazioan ez sartu AEBko bonbaketariei erantzuteko legitimotasuna dutela uste du Rik.
?AEB gure herrialdeari gerra deklaratzen lehena izan dela argi gogoratu behar du mundu guztiak?, adierazi du Rik New Yorken.
?Washingtonek gure herrialdeari gerra deklaratu dio; AEBko hegazkin bonbaketariak botatzeko eskubide guztia dugu, nahiz eta gure herriaren mugak ez zeharkatu?, erantsi du.
AEBko bonbaketariak eta ehiza-hegazkinak, Ipar Koreatik hurbil
Iragan larunbatean, AEBko armadaren B-1B bonbaketariak eta ehiza-hegazkinak nazioarteko aireko espazioan, baina Ipar Korearen ekialdeko kostaldetik hurbil pasatu ziren, Ameriketako Estatu Batuetako Defentsa Departamentuak jakitera eman zuenez.
Gainera, Rik NBEko Batzar Nagusian egindako agerraldia entzun ondoren, Trumpek Ipar Korea suntsitzeko aukerarekin mehatxu egin zuen berriro.
?Ipar Koreako Atzerri ministroa NBEn hitz egiten entzun berri dut. ?Kohete gizon? txikiaren pentsamoldea zabaltzen jarraitzen baldin badu, ez dira luzarorako hemen izango?, idatzi zuen Trumpek Twitter sare sozialean.
Riren ahotan, Trump ?eroturik? dago. Piongiangen aurkako ?misio suizida batean? dago, gaineratu duenez. ?Ipar Koreako koheteak gainetik hegan egingo diete?, ohartarazi du.
Ipar Koreari gerra deklaratu diotenik ukatu du Washingtonek
Bestalde, Ameriketako Estatu Batuetako Gobernuak Ipar Koreari gerra deklaratu dionik ukatu du. Era berean, Piongiangek nazioarteko uretan dauden hegazkinei tiro egiteko eskubiderik ez duela ohartarazi du Washingtonek.
?Ipar Koreari ez diogu gerra deklaratu, eta egia esateko, hori aditzera ematea zentzugabea da?, esan du Sarah Sanders Etxe Zuriko bozeramaileak prentsaurrekoan.