Mundua -

Alemania

Merkelek Schulzen aurkako lidergoa indartu nahi du igande honetan

Bestalde, Alemaniarako Alternatibak alderdi xenofoboak oposizioko lehen indarra bilakatzeko aukera handiak ditu.

Angela Merkel Alemaniako kantzilerra. Artxiboko irudia. EiTB
Angela Merkel
Alemaniako hauteskundeen emaitzek eragina izan lezakete Europar Batasunean

1:29

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

61 milioi alemaniar baino gehiago Alemanian Parlamenturako hauteskundeetan bozkatzera deituta daude. Zalantza ez da irabazlea zein izango ote den (Angela Merkel kantzilerraren Batasun Demokrata Kristaua izango delako, laugarren agintaldia eskuratuz), hauteskundeen osteko egoera baizik, alderdi ultraeskuina izango baita Parlamentuko aulkietan, lehenengoz 1961az geroztik.

Alderdi hori Alemaniarako Alternatiba (AfD) da, duela gutxi egin agerraldia, 2013an, eta herrialdean hamarkadatan murgildurtako hainbat mugimendu xenofobo biltzea lortu du. Orain ustezko errespetagarritasunaren onespenaz atera dira kalera.

AfD segur aski Parlamentuan izango da, beharrezkoak diren botoen % 5 baino gehiago izanda, baina amaierako emaitza oraindik jakitear dago. Galdeketen arabera, botoen % 12 lortu dezakete, baina hainbat adituk esan dutenez, Alemaniako inkestatzaileak ez daude horrelako mugimendu baten inpaktua zehaztasunez neurtzeko prestatuta.

Emaitza dena dela ere, AfD ez da izango hauteskundeen osteko eztabaidetan, Gobernuko etorkizuneko koalizioa erabakiko den horietan, Merkelen alderdiak, Bavariako Batasun Kristau Sozialarekin batera, lidergoa duela. Horren haritik, Martin Schulz Europako Parlamentuko presidentea ohia buru duen bigarren alderdi bozkatuenak, Sozialdemokratak (SPD), zein emaitza lortuko duen ikusi beharra dago.

SPD uneotan % 23aren inguruan dago, portzentaje errespetagarria, eta egungo koalizioa errepikatu ahal lezake, alderdiko buru ohien iritziak, besteak beste, Franz Munteferingenak, kontuan izanda. Adierazpenok egin zituen hark: ?Alemanian, oposizioan egotea kaka bat da?.

Gauzak horrela, lehengoko eta bigarreneko ?koalizio handi bat? sortu ahal da, ez soilik Merkelen alderdiari 13 puntuko abantaila ematen diotelako zundaketek, baita hauteskundeek izango duten izaera transformatzaileagatik ere.

Ultraeskuina egonkortuko da

AfD Parlamentuan izateak Angela Merkelen ?ate irekiei? hainbat urtez egindako gaitzespen urteekin amaitzen du. Kantzilerrak 2015ean 978.000 etorkin hartu zituen Europar Batasunetik kanpo dauden herrialdeetatik. Alderdiak 16 eskualde ganberetatik 13tan sartu ahal izatea eta azken urteetan agenda politikoan nabarmen izatea lortu ostean Parlamentuan egongo da ziur aski.

Ate irekien porrota

Iritzi galdeketek eta AfD gorantz joateak Alemaniako kantzilerrak politika migratzailea gogortzea eragin dute legea aldatuz. Kanporatzeak bizkortu dira, errefuxiatuak talde familiarretan sartzea mugatu da, eta etorkin delitugileei gogor egin diete.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Alemania Angela Merkel albisteak Eguneko albisteak Hauteskundeak Alemania gaur