Mundua -
Lurrikara Mexikon
Eusko Jaurlaritzaren lankidetza programaren zortzi laguntzaileak onik daude
Beren familiartekoekin hitz egin ahal izan dute, Mexiko astindu duen lurrikararen ostean.
Agentziak | Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzaren Euskadiko Gazteak Lankidetzan programan parte hartzen duten zortzi gazteak onik daude, eta beren familiartekoekin hitz egin dute, Mexiko astindu duen lurrikararen ostean.
Ander Añibarro Eusko Jaurlaritzako Gazteriako zuzendaria Mexiko Hirian da eta gazteekin hitz egin du. Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak jakinarazi duenez, gazte horietako bakoitzarekin hitz egin dute, eta "oso ondo" daude.
Mexikon lankide boluntario gisa ari diren zortzi gazteetako bi Chiapas estatuan daude, eta beste seiak, Oaxacan.
Richter eskalan 7,1 graduko indarra hartu duen lurrikarak Mexikoko erdialdea eta hegoaldea astindu ditu, eta 200 hildako baino gehiago utzi ditu.