Mundua -

ATENTATUA LONDRESEN

18 urteko gizonezko bat atxilotu dute, Londreseko atentatuarekin lotuta

Doverreko portuan izan den operazioan hartu dute preso, eta ondorengo orduotan egingo diote galdeketa.

Gizon bat atxilotu dute Doverren, eta etxe bat miatu dute Sunburyn

0:59

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

18 urteko gizonezko bat atxilotu du Britainia Handiko Poliziak, Doverren, atzo Londreseko metroan izandako atentatuarekin zerikusia duelakoan.

Doverreko portuan izan den operazioan hartu dute preso, eta ondorengo orduotan egingo diote galdeketa.

"18 urteko gizonezko bat atxilotu dute Kenteko polizia-etxeko agenteek Doverreko portuaren inguruan", esan du agiri baten bidez Britainia Handiko Poliziak.

Londreseko metroaren aurka egindako erasoa bere gain hartu zuen atzo Estatu Islamikoak, Amaq albiste-agentziak jakitera eman zuenez. Atentatuan gutxienez 29 pertsona zauritu zituzten.

Eztanda bidaiari gehien izan ohi den orduan (08:20an) gertatu zen, Parsons Green geltokian, Wimbledon auzotik gertu, hiriburuaren hego-mendebaldean.

Erasoaren ondorioz 29 bidaiari zauritu ziren; gehienek erredurak dituzte. Beste batzuek kolpeak jasan zituzten, leherketaren ostean, geltokitik ihes egiterakoan.

Estatu Islamikoaren arabera, erasoa erakundeko ?destakamendu? batek egin zuen, SITE webguneak azaldu zuenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Atentatuak albisteak Gaurko azken orduko albistea Londres