Mundua -

Abisuak eten egin dituzte

Irmak indarra galdu du, eta depresio tropikal bihurtu da jada

Kariben, 40 pertsona inguru hil ditu Irmak, eta, oraingoz, hildako bakarra eragin du AEBko lurretan.

La Habana, irailaren 10ean, Irma igaro ostean. Argazkia: EFE
Suntsipen ikaragarria utzi du Irmak Floridan

1:23

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irmak indarra galtzen jarraitzen du eta depresio tropikal gisa hartu dute jada Ameriketako Estatu Batuetako Urakanen Zentro Nazionalean (NHC). Astelehenean utzi zion urakan maila izateari, eta ekaitz tropikal bihurtu zen.

Erakunde horrek zabaldu duenez, "eurite handiak daude oraindik Ameriketako Estatu Batuetako hego-ekialdean", baina "kostaldean ez dago abisurik indarrean", gaineratu du.

Irma ipar mendebalderantz doa orain, orduko 34 kilometroko abiaduran, eta orduko 55 kilometroko haizeak dituela. NHCren arabera, "are gehiago ahultzea aurreikusten da", eta "gaur gauean Irma presio baxu bihurtzea espero da".

Kariben, 40 pertsona inguru hil ditu Irmak, eta, oraingoz, hildako bakarra eragin du AEBko lurretan: gizon bat hil da kamionetarekin zuhaitz baten aurka talka eginda.

Irma Floridara heldu baino egun batzuk lehenago, Harveyk 60 pertsona hil eta 180.000 milioi dolarreko kalteak eragin zituen. Irmaren ostean, Jose urakana heltzea espero da. Karibe inguruan dago oraindik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak bideoak Hondamendi naturalak Gaurko azken orduko albistea