Mundua -

NBE-REN EBAZPENA

NBEk Ipar Korearen aurkako zigor gehiago onartu ditu, proba nuklearrengatik

Segurtasun Kontseilua osatzen duten herrialdeek Piongiangi sal diezaioketen petrolio-upel kopurua mugatu eta ehun-gaiak herrialdetik kanpo saltzea galaraztea adostu dute.

Segurtasun Kontseilua, atzo, New Yorken. Argazkia: EFE
Segurtasun Kontseilua, atzo, New Yorken. Argazkia: EFE

Agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

NBEren Segurtasun Kontseiluak Ipar Korearen aurkako zigor berriak ezartzen dituen ebazpen bat onartu du bart, 2006tik hona proba nuklearrak eta balistikoak egiteagatik.

Ebazpenak Kontseilua osatzen duten 15 herrialdeen babesa jaso du, AEBk proposatuta, baina, bozkatu baino lehen, hainbat aldiz berrikusi dute testua, eta arindu, onartu ahal izateko.

Hasieran, Ipar Koreari gasa, petrolio findua eta gordina saltzea eta ehun-gaiak erostea debekatzea eskatu zuten Ameriketako Estatu Batuek. Ondoren, baina, asteburu osoan negoziatu eta gero, arindu egin dituzte neurriak, Errusiak eta Txinak egindako ekarpenak jasota.

Onartutako ebazpenaren arabera, 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera, Ipar Koreari ezingo diote ez gas natural edo kondentsatua ez milioi erdi petrolio-upel baino gehiago saldu, urtebetean.

Azken 12 hilabeteetan saldutako kopurua ez gainditzeko, gainera, Ipar Koreari saltzen dioten petrolio jarioa etetea ere adostu dute.

Halaber, Piongiangek ezingo ditu ehun-gaiak saldu atzerrian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak argazkiak NBE bideoak Gaurko azken orduko albistea Ipar Korea