Mundua -

Ekaitz tropikala bihurtu da

Irma urakanak hamar hildako utzi ditu Kuban, eta Florida argindarrik gabe

Georgian (AEB) 152.000 bat bezero argindarrik gabe geratu dira, eta ekaitzak iparraldera egiten duen heinean kopuru horrek gora egitea espero da.

Irma urakana Miami Beachen, Floridan (AEB). Argazkia: EFE
Irma urakana Miami Beachen, Floridan (AEB). Argazkia: EFE
Irma urakanak 6 milioi etxe argindarik gabe utzi ditu jada

1:32

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irma urakanak 10 hildako utzi ditu Kuban, horietako zazpi Habanan. Ekaitzak kalte handiak eragin ditu uharteko zonalde turistikoetan, Kubako agintarien arabera.

Urakanak “kalte handiak egin ditu herrian, baina oraindik ezin izan dituzte zenbatu”, esan du Raul Castro Kubako presidenteak agerraldi batean.

Bestalde, 5,8 bat milioi etxebizitza argindarrik gabe geratu dira Floridan (AEB), nahiz eta ekaitzak indarra galdu.

Urakana Saffir-Simpson eskalan 4ko indarrarekin heldu zen Florida hegoaldera, baina ekaitz tropikal bihurtu da gaur Georgiara bidean, 110 kilometro orduko abiadurako haize ufadekin, AEBko Urakanen Zentro Nazionalak argitaratutako azken datuen arabera.

152.000 bezero argindarrik gabe Georgian

Georgian, 152.000 bat bezero argindarrik gabe geratu dira, eta ekaitzak iparraldera egiten duen heinean kopuru horrek gora egitea espero da. Hala, argindarra berreskuratzeko asteak beharko dituztela ohartarazi dute enpresek.

Floridako zentral nuklearrak oraingoz onik atera direla ematen du. Ostiralean, Turkey Pointeko zentral nuklearreko erreaktoreetako bat gelditu zuten. St. Lucieko zentraleko bi erreaktoreek, ostera, martxan jarraitu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Ameriketako Estatu Batuak albisteak Hondamendi naturalak albisteak Gaurko azken ordukoa Kuba Urakanak Sumendien erupzioek kaltetutakoak Ekaitzak gaur Energia berriztagarriak