Mundua -
Abu Kamal
23 lagun hil dira Siria ekialdean, nazioarteko koalizioaren bonbardaketetan
Nazioarteko koalizioaren helburu nagusia Abu Kamal udalerrian Estau Islamikoaren menpe zegoen egoitza suntsitzea izan da. Espetxe baten moduan erabiltzen zuten.
Agentziak | Erredakzioa
Gutxienez 23 pertsona hil dira Siria ekialdean, Amerikako Estatu Batuak zuzentzen duen nazioarteko koalizioak Irakekin mugan dagoen Deir al Zur hiriaren kontra jaurtitako bonbardaketaren ondorioz, Siriako Giza Eskubideen Behatokiak jakinarazi duenez.
Nazioarteko koalizioaren helburu nagusia Abu Kamal udalerrian Estau Islamikoaren menpe zegoen egoitza suntsitzea izan da. Terroristek espetxe bat izango balitz erabiltzen zuten toki hori.
Hildako gehienak (18) presoak ziren, eta gainontzeko bostak Estatu Islamikoaren kideak omen ziren. Siriako Poliziak lehen erabiltzen zuen segurtasun eraikinetik gertu zegoen terroristek erabiltzen zuten egoitza hori.
Une honetan bi alde daude Deir al Zur hiriaren kontra eraso egiten; batetik, Siriako Armada (larunbatean jihadistek 2014tik aireportuaren inguruan ezarritako jazarpena bertan behera uztea erabaki zuten), eta, bestetik, nazioarteko koalizioaren kide diren herrialdeak (Siria Demokratikoko Indarren baitan antolatuta daudenak eta AEBko segurtasun indar berezien babesa dutenak).
Deir al Zur Estatu Islamikoak Sirian duen azken hirietako bat da, Raqqa hiria kontrolpean izateari utzi ostean.