Mundua -

Birmania

Gutxienez 123.000 rohinyak zeharkatu dute Bangladeshko muga

Abuztuaren 25ean Birmanian (Myanmar) hasitako indarkeriatik ihesi doaz.

Gutxienez 123.000 rohinyak zeharkatu dute Bangladeshko muga

1:16

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rohingya etniako 123.000 lagunek, gutxienez, Bangladeshko muga zeharkatu dute, abuztuaren 25ean Birmanian (Myanmar) hasitako indarkeriatik ihesi doazela, NBEren datuen arabera.

Egoera hori dela eta, nazioarteak Aung Suu Kyi Bakearen Nobel saridun eta Myanmarko buruzagiarenganako presioa areagotu du, rohingya etnia musulmanaren aurkako jazarpena eteteko.

Abuztuaren 25ean hasi zen indarkeria Birmaniako ipar-mendebaldean, Rakhine estatuan, rohingya miliziano matxinatu talde batek dozenaka polizia kontroli eta Armadaren base bati eraso egin ondoren. Eraso horien osteko liskarretan eta Armadaren kontraerasoan, gutxienez 400 pertsona hil ziren eta milaka rohinyaren exodoa hasi zen Bangladeshera.

Mendebaldeko herriek gogor kritikatu dute Suu Kyi rohingya taldeko kideak ez defendatzeagatik. Birmania gehiengo budista duen herria da, baina 1,1 musulman ere bizi dira bertan.

Birmaniaren arabera, segurtasun indarrek "terrorismoaren aurkako kanpaina legitimoa" egiten ari dira. Izan ere, etxeak erre eta zibilen heriotzak egotzi dizkiete rohingya milizianoei.

Giza eskubideen ekintzaileen eta rohingyen ustez, ordea, Birmaniako Armadak rohingya musulman taldea kaleratu nahi du, indarkeria eta heriotza kanpaina baten bitartez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Gaurko azken orduko albistea