Mundua -

Alderdi berria

FARC: Herriaren Indar Iraultzaile Alternatiboa

Izena eta logotipoa aldatu dituzte, eta siglak mantendu, bozketan hala erabakita. Kolonbia Berria -beste aukera- baztertu dute.

FARCen logo berria ere aurkeztu dute. Argazkia: EFE
FARC, Herriaren Indar Iraultzaile Alternatiboa

1:31

Agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileek (FARC) alderdi politiko berriaren izena eta logotipoa aurkeztu dute ostegun honetan: Herriaren Indar Iraultzaile Alternatiboa.

Iragarpena Twitter sare sozialaren bidez egin du Rodrigo Londoño Echeverri 'Timochenko'k eta, azaldu duenez, FARCen izen berri horrek 628 boto jaso ditu bozketan eta, beste aukerak, hau da, Kolonbia Berria izenak, 264.

FARCek aurreko asteburuan hasi zituzten kongresua, gerrilla izatetik alderdi izatera igarotzeko, eta iraila hasiera arte luzatuko da.

Alderdiak 2018ko Parlamenturako hauteskundeetan parte hartzea espero da, baina presidentetza-hauteskundeetara aurkeztea posible bada ere, baztertu egin du dagoeneko.

Azaroaren 24an Juan Manuel Santosen Gobernuak eta FARCek bake akordioa sinatu zuten, La Habanan lau urtez negoziatzen eman ostean, mendebaldeko hemisferioko gerra zaharrenarekin bukatzeko, zortzi milioi biktima eragin ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Gaurko azken orduko albistea Zer gertatu da Kolonbian?