Mundua -

Belgika

Gizonezko bat hil dute Bruselan, hark bi soldadu sastakatu ostean

Bi militarrak zaurituta daude. Poliziak dio egoera kontrolpean dutela.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizonezko batek labanaz eraso die bi soldaduri Bruselan, Belgikako Poliziak jakinarazi duenez.

Europa Press albiste agentziaren arabera, erasotzailea hil egin dute, tiroz. Militarrek, berriz, zauri arinak dituzte, batek aurpegian eta besteak eskuan.

Erasoa Emile Jacqmain bulebarrean gertatu da, Brusela erdigunean, 21:00ak inguruan. Oraingoz ez dute xehetasun gehiagorik eman.

Poliziak segurtasun neurriak hartu ditu eta egoera kontrolpean dutela dio.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Bruselaseko albisteak gaur Belgika argazkiak Atentatuak bideoak Albisteak