Mundua -
Hego Korea
Samsungeko oinordekoa, 5 urteko kartzela-zigorrera zigortua ustelkeriagatik
Hego Koreako justiziak erruduntzat jo du Lee Jae-Young, Park Geun-hye presidente ohia erosi zuela egotzita, Gobernuaren mesedeak lortzeko helburuarekin taldeko buru moduan finkatzeko.
Agentziak | Erredakzioa
Lee Jae-yong Samsungeko oinerdekoari bost urteko kartzela-zigorra ezarri diote, ostiral honetan, “Rasputina” kasuan ustelkeriagatik. Hego Koreako politikaren oinarriak kulunkatu ditu, eta herrialdeko enpresa-konglomeratu handiena bururik gabe utzi du.
Hego Koreako justiziak erruduntzat jo du Lee Jae-Young (49 urte ditu), Park Geun-hye presidente ohia erosi zuela egotzita, Gobernuaren mesedeak lortzeko helburuarekin taldeko buru moduan finkatzeko.
Seulgo Barruti Zentraleko Auzitegiak emandako epaiak fokua ondorengo honetan utzi du: “chaebol” (klan familiarrek kontrolatutako Hego Koreako konglomeratu handiak) handienak nola aurre egingo dion lidergo faltari, Lee behin-behinean kartzelaratzeak otsailaren erdialdean dagoeneko zuzendaritzan eragin ostean.
Leeri 43.000 milioi won (32,3 milioi euro) fundazioei desbideratzea onartzea leporatu zioten, Choi Soon-silen kontrolpean, “Rasputina” moduan ezaguna, agintari ohiarekin zuen laguntasunagatik, 2015ean pentsioen funts publiko batek Samsungen bi filialen fusioa onartzearen truke.
Operazio honek Leek konglomeratuan zuen kontrola indartu zuen. Samsung Electronics munduko “smartphonen” fabrikatzaile nagusiaren jabe da Lee. 2014an hartu zuen lidergoa, haren aita, Lee Kun-hee, bihotzeko batek jota ezgaitua geratu zenean.