Mundua -
Ijitoen kanporatzea
Rajoyren ustez, Frantziako Gobernuaren jokaera 'guztiz legezkoa' da
PPko liderraren iritziz, "ordena, kontrola, legea eta politika europar bat" dira garrantzitsuena immigrazio gaietan.
Erredakzioa
Mariano Rajoy Partidu Popularreko liderrak adierazi duenez, Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak ijito errumaniarrak kaporatzeko hartutako erabakia errespetatu egiten du. Horretaz gain, Rajoy ziur da Frantziako Gobernua "legediaren mugen barruan" aritu dela.
"Ziur naiz Frantziako Gobernuak legeak errespetatuz jokatu duela, ezin da beste modu batean izan", esan du Rajoyk Melillan, Juan José Imbroda hiri autonomoko presidentearekin batera emandako prentsaurrekoan.
PPko presidenteak ez zuen gai honen inguruan aritzeko asmorik, izan ere ez ditu "gaiaren arrazoi eta zehaztasun guztiak menperatzen". Nik, hala ere Gobernuaren erabakia errespetatzen dut, gehiengo baten babesa duelako", gaineratu du.
Hori esan ondoren, immigrazioaren gaietan garrantzitsuena "ordena, kontrola, legea eta politika europar bat" izatea dela erantsi du Rajoyk. Izan ere, Rajoyren esanetan, "pertsonak libre mugitu daitezkeen edozein lekutan garrantzitsuena, politika europar amankomuna izatea eta legea erabat errespetatzea da".