Mundua -
Venezuela
Asanblea Konstituziogileak Venezuelako parlamentuaren eskumenak hartu ditu
Nicolas Maduroren aldekoen esku dago erakunde hori; Parlamentua, aldiz, oposiziogileen esku dago.
Agentziak | Erredakzioa
Nicolas Maduroren aldekoen esku dagoen Venezuelako Batzar Konstituziogileak eskumen legegileak kendu dizkio ostiral honetan oposiziogileen esku dagoen Asanblada Nazionalari; azken erakunde horrek ez dio legezkotasunik aitortzen besteari.
Batzar Konstituziogileak bere gain hartzen ditu, hala, Asanblada Nazionalak zituen eskumen legegileak; horrek esan nahi du Asanblada Nazionalak ezin izango duela, hemendik aurrera, ekimenik gauzatu. Justiziako Auzitegi Gorenak men ez egitea leporatzen dio.
Delcy Rodriguez ANCko presidenteak ostiral honetarako zuen deitua Asanblada Nazionaleko zuzendaritza-batza, xede izanik ohiko saio batean parte hartzea. Oposiziogileek ez diote kasurik egin, eta Batzar Konstituziogilearen aurka egin dute: egozten dio 1999ko Konstituzioa suntsitu nahi duela.