Mundua -

Kolonbia

NBEk FARCen azken arma-edukiontzia jaso du jada

Hala, FARCeko armagabetzearen prozesua amaitu da; desmobilizatzeko bidean, behin betiko urratsa da.

Argazkia: EFE
NBEk FARCen azken arma-edukiontzia jaso du

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

NBEk Kolonbian duen Misioak FARCeko gerrillaren kideen armen azken edukiontzia atera du gaur. Gerrillariak bilgune batean daude; emandako urratsak amaiera emango dio armagabetzearen prozesuari, behin betiko urratsa da desmobilizatzeko bidean.

Juan Manuel Santos Kolonbiako presidenteak gainbegiratu du ekitaldia, bai eta Jean Arnault NBEk herrian duen Misioaren buruak. FARCeko hainbat agintari eta ordezkari ere izan dira bertan.

'Gaur, gatazka honen azken hasperena da. Benetan amaitu da, eta gure nazioaren bizitzan beste aro bat hasi da', nabarmendu du Santosek.

Bere aldetik, Arnaultek baieztatu du gerrillak 8.112 arma eman dituela, eta ia 1,3 milioi kartutxo; horiek erraustu dituzte jada.

Argazkia: EFE

Argazkia: EFE

Luciano Marin Arango FARCeko bigarrena, 'Ivan Marquez', eta Felix Antonio Muñoz 'Pastor Alape' ere izan dira ekitaldian.

'Edukiontzi honekin ari gara amaitzen, baina aldi berean antzeko prozesua ari dira egiten herrialdeko beste lau gunetan', adierazi du Arnaultek.

Hiru oroitarri

Armen gordelekuei dagokienez, zehaztu du FARCek horietako 873ren gaineko datuak eman dituztela. Asko sarbide zailak dituzten guneetan daude.

NBEk urtu egingo du armamentua, eta hiru monumentu egingo ditu: New Yorken, Habanan eta Kolonbian, zehaztu beharreko toki batean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Kolonbiako albisteak gaur