Mundua -
Iruzkina
Ijito errumaniarren afera, Europaren arazo
Ijitoak kanporatzea askatasunen urraketa izan liteke, eta beraz, Europak serio hartu du gaia.
Jesus Torquemada
Frantziako ijito errumaniarren afera Europaren arazo bilakatu da, Europako Batzordeak Paris zigortzeko espedientea irekiko duela ohartarazi ondoren. Europako Batasunarentzat, garrantzia politiko handiko gaia da.
Oraingoan, ez gara gai ekonomikoez ari; askatasun eta eskubideen gune gisa, Europar Batasunak duen nortasunaz baizik.
Oinarrizko Eskubideen Adierazpena Lisboako Itunean sartu zen, eta orduz geroztik, Batasuneko 27 kideentzat loteslea da.
Gehiegizkoa lizateke Frantziari adierazpen hori haustea leporatzea, baina baliteke Euopan libre mugitzeko aginpideak urratzen aritzea. Hori dela eta iragarri du, hain zuzen, zigor espediente horren irekiera Justizia komisarioak, Viviane Redingek.
Komisario horren erreakzioak ez du areagotuko Europar Batasunak Frantzian duen ospea, herrialde horretan ijitoekiko aurreiritziak handiak baitira.
Redingen erreakzioak, aurreko astean Europako Parlamentuak izan zuen bezala, zera adierazten du: Europar Batasunak serio hartzen duela giza eskubideak defendatzeko ardura, eta ez dela, beste askotan bezala, kontrakoek dioten eran, merkatari soilen kluba.