Mundua -

Tentsioa AEB-rekin

Guameko baseak jomuga, lau misil prest dituela ohartarazi du Ipar Koreak

Piongiangek Washingtonekin duen tentsio dialektikoak gora egiten jarraitzen du.

Hegokorear batzuk, Piongiangek egindako iragarpenaren inguruko albisteak telebistaz jarraitzen. EFE
Ipar Koreak Guam uharteari erasotzeko planaren xehetasunak zabaldu ditu

1:23

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

AEBko Guam uharteari eraso egiteko mehatxua berretsi du ostegun honetan Ipar Koreak. Ohar batean nabarmendu duenez, irismen ertaineko lau misil prest ditu AEBk Guam uhartean dituen baseetara begira, Kim Jong-un buruzagiak noiz jaurti agintzearen zain.

Hwasong-12 irismen ertaineko lau misilekin Guam uhartearen kontrako "inguratze-erasoa egiteko plana" aztertzen ari da Ipar Koreako Armada, esan du KCNA Ipar Koreako agentzia ofizialak ohar batean.

Kim Rak-Gyom Ipar Koreako Indar Estrategikoen komandanteak nabarmendu duenez, "plana abuztu erdialdean bukatuko dugu, eta Ipar Koreako indar nuklearren buruzagiari ?Kim Jong-un? jakinaraziko zaio".

"Hwasong-12 misilak Shimane, Hiroshima eta Koichi (Japonia) gainetik igaroko dira, eta 3.356,7 kilometro egingo dituzte 1.065 segundotan (ia 18 minutu). Guam uharteko uretan jausiko dira", azaldu dute oharrean.

Piongiangen eta Washingtonen arteko tentsioak gora egin du azken egunetan. Donald Trump AEBko presidenteak astelehenean ohartarazi zuenez, "munduan sekula ikusi ez den suz eta amorruz" erantzungo die Ipar Korearen mehatxuei. Piongiangek berehala erantzun zuen: AEBk Guamen dituen baseei eraso egiteko prest daude. Gaur ere mehatxu horri heldu dio, eta "AEBren jarrera eta adierazpenak adi" jarraituko dituela azpimarratu du.

"Arrazoibiderik ez duten morroi honekin ezin da zentzuzko elkarrizketarik eduki, indarrak baino ez du balio", esan du Kim Rak-Gyomek Donald Trumpi buruz.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Ameriketako Estatu Batuak bideoak Albisteak Donald Trump albisteak Ipar Korea