Mundua -

AEB

Trump: 'Inoiz jaso dituen handienak dira Ipar Koreari jarritako zigorrak'

AEBko presidenteak adierazi duenez, Nazio Batuen Erakundearen zigor ekonomikoak herrialdeak inoiz jaso dituen handienak dira.

Donald Trump, AEBko presidentea. EFE
Donald Trump, AEBko presidentea. EFE
Donald Trump, AEBko presidentea. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluak Ipar Koreari ezarritako zigorrak herrialdeak inoiz jaso dituen "handienak" dira, Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidentearen arabera.

"Nazio Batuen Erakundeko ebazpenak Ipar Koreari inoiz jarritako zigor ekonomikorik handiena ezarri du. Mila milioi dolar baino gehiago", gaineratu du agintari estatubatuarrak.

NBEko Segurtasun Kontseiluak larunbatean baieztatu zituen Ipar Korearen aurka erabakitako zigorrak. Ebazpenaren arabera, heren bat ere murriztu daitezke herrialdeak urtero egiten dituen esportazioak, kontinentearteko bi misil balistiko jaurtitzeagatik.

AEBk bultzatutako erabakian zehaztu dutenez, Ipar Koreak ezingo du, besteak beste, ikatza, burdina, burdin-minerala eta mariskoa esportatu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Ameriketako Estatu Batuak argazkiak Gaurko azken orduko albistea Donald Trump