Mundua -
Kolonbia
FARC irailaren 1etik izango da alderdi politiko
Egun horretan, ekitaldia egingo dute Bogotako Bolivar Plazan, alderdia aurkezteko.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
FARC gerrilla ohiak iragarri du irailaren 1ean bihurtuko dela alderdi politiko, Bogotan egindako bilera batean erabaki dutenez.
"Irailaren 1ean aurkeztuko dugu mugimendu politiko berria", azaldu du Carlos Antonio Lozano FARCeko Estatu Nagusiko kideak, prentsaurreko batean.
Horren esanetan, alderdi politiko berria Bogotako Bolivar Plazan egitekoa den ekitaldi politiko batean aurkeztuko dute.
Orain, FARC hauteskundeetarako ildo nagusiak eta hautagaiak zehazten ari da.
"Hainbat proposamen ditugu jada eredu ekonomikorako, genero politikarako, ingurumenerako, nekazaritza politikarako eta gazteentzat", esan du Lozanok.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea