Mundua -

afganistan

Gutxienez 35 pertsona hil dira Kabulen, atentatu suizida batean

Talibanek aldarrikatu dute atentatua, eta "Inteligentziako langileak" hil direla gaineratu dute.

Kabul hegoaldean izan da atentatua. Argazkia: EFE
Kabul hegoaldean izan da atentatua. Argazkia: EFE
Gutxienez 35 pertsona hil dira Kabulen, atentatu suizida batean

1:38

agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gutxienez 35 pertsona hil eta hainbat zauritu dira gaur, astelehena, Kabulen (Afganistan) izan den atentatu suizida batean, lehergaiz lepo zegoen auto bat leherrarazita, funtzionario afganistandarrak bizi diren etxebizitza gune batean.

Eztanda hango 07:00ak aldera (04:30ean, gurean) izan da, 3. Polizia Barrutiko kale batean, hiriburuko mendebaldean, Najib Danish Barne Ministerioko bozeramaileak Eferi adierazi dionez.

Danishen esanetan, Facebooken argitaratu duenaren arabera, hildako "guztiak zibilak" dira, eta leherketa izan den lekuan hiru auto eta 15 denda ere kaltetu direla gaineratu du.

Atentatua funtzionarioak bizi diren leku batetik oso gertu izan den arren, denda eta establezimendu horietan egin ditu kalterik handienak eztandak.

Azken hilabeteotan, atentatu larriak izan dira hirian, besteak beste, aurreko maiatzaren 31n lehergaiz betetako kamioi batekin egindakoa. Atentatu horretan, 150 pertsona hil eta 300 bat zauritu ziren, eta AEBko soldaduak Afganistanen sartu zirenetik (2001) egin duten atentaturik larriena izan da.

Gerran, zibilak hil dira, nagusiki.

NBEk Afganistanen duen taldeak aurreko astean iragarri zuenez, gatazkak marka hautsi du berriro, zibilen hildako kopuruari dagokionez: urteko lehen sei hilabeteetan, 1.662 hildako, 2016an baino % 2 gehiago eta, haur eta emakumeen kasuan, % 9 eta % 23 gora egin du kopuruak, hurrenez hurren.

Talibanek aldarrikatu dute

Zabihula Muyahid talibanen bozeramaileak atentatua aldarrikatu du Twitter sare sozialean argitaratutako mezu batean. Horren esanetan, "Inteligentziako 37 langile" hil dira, eta, zehaztu duenez, atentatuaren helburua orain dela bi hilabetetik kontrolatzen ari ziren bi autobus ziren.

Segurtasun indarren arabera, Meatze Ministerioko autobus txiki bat suntsitu da leherketan. Gainera, beste hiru ibilgailu pribatu eta 15 denda ere kaltetu edo suntsitu dira, Barne Ministerioaren hitzetan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioarteko albisteak Atentatuak argazkiak Jihadismoa hoy Gaurko azken orduko albistea Terrorismoaren Biktimen Azken Ordukoa Asia Afganistango Estatu Islamiarra