Mundua -
Harrikatzea
Iranek bertan behera utzi du Sakineh Ashtiani harrika hiltzeko zigorra
Europako Parlamentuak epaia gaitzetsi du osoko bilkuran, izan ere, "harrikatzea ezin da ez justifikatu, ez onartu", parlamentarien iritzian.
Erredakzioa
Iranek bertan behera utzi du Sakineh Mohammadi Ashtiani harrika hiltzeko zigorra, Press TV Estatuko katearen arabera. Adulterioa eta senarra hiltzen laguntzea egotzi zioten.
Europako Parlamentuko osoko bilkurak gaitzetsi egin du Sakineh Mohammad Ashtiani harrika hiltzeko zigortu izana, eta erabakia berehala berrikusteko eta bidezko prozesu bat bermatzeko eskatu die Irango agintariei.
Ganberako ia parlamentari guztien aldeko botoarekin onartu dute ebazpenean jasotzen denez, "edozein motatako gertakariak izan arren, harrikatzea ezin da ez justifikatu, ez onartua".
Bestalde, zenbait parlamentari heriotza-zigorrera zigortutako emakumearen argazki bat zuen kamiseta batekin joan dira batzarrera. Kasu honek Neskaren nazioartean protesta anitz eragin ditu.
Talde nagusiek hitzartutako testuaren arabera, Iranen oraindik ere harrika herritarrak hiltzen direla ikusita, Euroganberak "nahigabea" adierazi du, eta Irango Parlamentuari praktika hori debekatzea eskatu dio.