Mundua -

Venezuela

Venezuelako Parlamentuaren kontra aritzea eskatu du Auzitegi Gorenak

Parlamentuak Auzitegi Goreneko 33 epaile berri izendatu ditu ostiral honetan, baina Venezuelako Gobernuak ez ditu izendapen horiek onartu.

Parlamentuak Auzitegi Goreneko 33 epaile berri izendatu ditu . Argazkia: EFE
Parlamentuak Auzitegi Goreneko 33 epaile berri izendatu ditu . Argazkia: EFE
Parlamentuak Auzitegi Goreneko 33 epaile berri izendatu ditu . Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Venezuelako Parlamentuak Auzitegi Goreneko 33 epaile berri izendatu ditu ostiral honetan, Maduroren Gobernuak erabaki hori baimendu ez duen arren. Arrazoi horregatik, “eginkizunak usurpatzea” leporatuta, Venezuelako Parlamentuaren kontra “aritzeko” eskatu die eskumena duten agintariei Auzitegi Goreneko Konstituzio Aretoak.

“Venezuelan bakea eta segurtasuna bermatzeko ganbera honek dio eskumena duten agintari zibilei eta militarrei dagokiela erantzun egoki bat ematea”, azaldu du Juan Jose Mendoza Auzitegi Goreneko Konstituzio Aretoko presidenteak.

Oposizioaren gehiengoa duen Parlamentuak Auzitegi Goreneko 33 epaile berri izendatu ditu. Dena dela, Venezuelako Gobernuak eta gaur egun indarrean dagoen Auzitegi Gorenak ez dituzte izendapen horiek onartu. Oposizioaren esanetan, aurreko Parlamentuak zenbait irregulartasun egin zituen epaileak aukeratzeko orduan.

Gauzak horrela, oposizioak ez ditu onartzen gaur egun Auzitegi Gorena osatzen duten 33 epaileak, chavisten kontrolpean zegoen Parlamentuak ez zuelako legea errespetatu, eta gaur egungo diputatuek kargua hartu baino egun batzuk lehenago izendatu zituztelako.

Konstituzio Aretoak, atzo, osteguna, baliogabetu zuen Auzitegi Goreneko epaile berriak izendatzeko prozesua, eta epai batean Konstituzioaren kontrakotzat jo zuen erabakia.

Auzitegi Gorenak ohartarazi duenez, jarrera horrek “ondorio juridikoak” izango ditu, epaile berriak izendatzen dituztenek “eginkizunak usurpatzen” dituztelako. “Independentzia eta segurtasunaren kontrako delituak dira. Venezuela traizionatu besterik ez dute egiten”, gaineratu zuen.

Neurri horrekin, Maduroren kontrako presioa handitu nahi du oposizioak, konstituzio berria egiteko hauteskundeak bertan behera utzi ditzan. Azken lau hilabeteotan protesta ugari izan dira Venezuelan, eta chavisten eta oposizioaren arteko liskarrak nagusi izan dira kalean. Gutxienez ehun pertsona hil dira eta ehunka zauritu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Gaurko azken orduko albistea Venezuela bideoak Latinoamerikako azken ordukoa Nicolás Maduro gaur