Mundua -

Ameriketako Estatu Batuak

Garuneko tumorea atzeman diote John McCain Etxe Zurirako hautagai ohiari

Arizonako senatari errepublikanoari ebakuntza egin diote, eta 'izugarri ondo' errekuperatzen ari da, haren bulegoko iturriek jakinarazi dutenez.

John McCain Etxe Zurirako errepublikanoen hautagai ohia. Artxiboko argazkia: EFE
John McCain Etxe Zurirako errepublikanoen hautagai ohia. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

John McCain Etxe Zurirako hautagai errepublikano ohi izan zen eta gaur egun senatari den politikari estatubatuarrari glioblastoma bat (garuneko tumorea) atzeman diote, haren bulegoak gaur jakinarazi duenez.

80 urteko senatariari ebakuntza egin zioten ostiralean, ezkerreko begiaren gainean zuen odolbildua kentzeko. Orain jakin ahal izan denez, odolbildu hori tumorearekin lotuta dago.

"Senataria eta haren familia tratamendu aukerak aztertzen ari dira Mayo klinikako mediku taldearekin batera. Aukeretako bat izan liteke kimioterapia eta erradiazioa uztatzea", adierazi du haren bulegoak.

"Senatariaren medikuek diotenez, izugarri ondo errekuperatzen ari da ebakuntzatik", gaineratu du.

McCainek Vietnamgo gerran parte hartu zen, 1987az geroztik da senataria, Arizonan hautatuta, eta 2008an Etxe Zurirako hauteskundeak galdu zituen Barack Obama hautagai demokrataren aurrean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Ameriketako Estatu Batuak bideoak Gaurko azken ordukoa