Mundua -

Ustezko eraso terrorista

Bi turista hil eta lau zauritu dituzte labankadaz Egiptoko hondartza batean

Erasotzailea hoteleko hondartza pribaturaino iritsi da, ondoko publiko batetik abiatuta.

Erasoa gertatu den hotela. Argazkia: Efe
Erasoa gertatu den hotela. Argazkia: Efe
Erasoa gertatu den hotela. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erasotzaile batek gutxienez bi turista alemaniar hil eta beste lau zauritu ditu labankadaz Hurgadako (Egipto) hotel bateko hondartzan, itsaso Gorriko kostan, bertako Barne Ministerioko iturrietatik jakitera eman dutenez.

Zaurituak, oraindik ez dute jakinarazi nongoak diren, ospitalera eraman dituzte arta ditzaten, prentsa agiri ofizial baten arabera.

Atariko ikerketetan oinarrituta, badirudi erasotzailea hondartza publiko batetik joan dela hoteleko hondartza pribaturaino.

Egipton ohikoak dira segurtasun indarren aurkako erasoak, eta azkenaldian kristau zibilen kontrakoak ere bai, baina turismoari ez diote eraso askorik egiten, herrialdearen diru-sarrera nagusia baita.

2016an hainbat turistari egin zieten eraso labanarekin, eta bi austriar eta suediar bat zauritu zituzten Hurgadan bertan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak Alemania argazkiak Albisteak Egipto Ekialde Hurbila gaur Erailketak albisteak