Mundua -

Alemania

G20ren goi-bilera hasi da Hanburgon, kaleetan istiluak dira bitartean

Terrorismoaren ostean, merkataritza librerako itunak eta klima aldaketaren aurkako borroka izango dira gai izarrak, AEBrekin adostasunera iristea zaila baita.

Istiluak Hanburgoko kaleetan. Argazkia: Efe
Istiluak Hanburgoko kaleetan. Argazkia: Efe
Klima aldaketa eta munduko merkataritza dira oztopo nagusiak G20ko bileran

1:23

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

G20ren goi-bilera, Hanburgon munduko ekonomia nagusietako eta suspertzen ari diren herrialdeetako buruak elkartuko dituena, hasi da, nazioarteko terrorismoan zentratutako bilera batekin, kalean poliziaren eta manifestarien arteko istiluak nagusi diren bitartean.

Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak jaso ditu estatuen ordezkariak, poliziak hartutako portuko azoka eremuan.

Terrorismo jihadista aztertzeko batzarraren ostean, negoziazio mahaira bi gai zalapartatsuenak iritsiko dira, AEBrekin adostu ezin dituztenak: merkataritza librea eta aldaketa klimatikoaren aurkako borroka.

Merkel atzo bildu zen Donald Trump AEBko presidentearekin, akordiorako bidea errazteko asmoz, baina negoziazio taldeek azken unera arte lan egin beharko dutela aitortu dute.

Bestalde, Hanburgo Trumpen eta Vladimir Putin Errusiako presidentearen arteko lehenengo bileraren lekuko izango da.

"Interes handia dut munduko buruzagiekin biltzeko, tartean Vladimir Putinekin izango dudan bilera. Asko dugu eztabaidatzeko", adierazi du Trumpek Twitter bidez.

 

 

Era berean, Enrique Peña Nieto Mexikoko presidentearekin ere lehenengo aldiz bilduko da, mexikarrak Etxe Zurira egin behar zuen bidaia bertan behera utzi baitzuen murruagatik polemika piztu zenean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Vladímir Putin argazkiak Alemania bideoak Angela Merkel albisteak Eguneko albisteak Trump gaur