Mundua -

TB publikoaren arabera

Misil interkontinentala jaurti duela iragarri du Ipar Koreak

"Munduko edozein leku kolpatzeko" ahalmena dauka misilak, esan du Pyongyangek. 2.802 km-ko altuera hartu eta 39 minutuko hegaldia egin du, xedea jo aurretik.

Kaleko pantaila handi bat, jaurtiketaren berri ematen, Tokion. Argazkia: EFE
Kaleko pantaila handi bat, jaurtiketaren berri ematen, Tokion. Argazkia: EFE
Misil interkontinentala jaurti duela iragarri du Ipar Koreak

1:22

agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ipar Koreak ziurtatu du "munduko edozein leku kolpatzeko" gaitasuna duen misil balistiko interkontinentala jaurti duela, KCTV telebista publikoak iragarri duenez. Hala, gaur, asteartea, egindako proba militarra arrakastatsua izan da, Pyongyangen esanetan.

Misila 09:40ean jaurti du (02:40ean, gurean) Iparreko Pyongan probintziatik, eta misilak 930 km inguru egin ditu, Armada hegokorearraren arabera.

Gainera, azaldu duenez, misilak 2.802 km-ko altuera hartu eta 39 minutuko hegaldia egin du, xedea jo aurretik.

Proba 09:40ean izan da (02:40ean, gurean) Iparreko Pyongan izeneko probintzian.

AEBko Armadak, era berean, baieztatu egin du Ipar Koreatik jaurtitako misil bat antzeman duela eta, ziurtatu duenez, lurretik jaurti duten misila izan da.

Armadak 37 minutuz jarraitu du misila, Ekialdeko itsasora erori den arte, azaldu du Estatu Batuetako Ozeano Barearen Agintaritzak ohar baten bidez.

Gizon bat albistea jarraitzen, Tokion. Argazkia: EFE

Gizon bat albistea jarraitzen, Tokion. Argazkia: EFE

Uste dutenez, proba Panghyon basean egin dute, hain zuzen, aurreko otsailaren 12an Pukguksong-2 (KN-15 izenez ere ezagutua) misila jaurti zuen lekutik, 3.000 bat km-ko helmenarekin.

Ekainaren 8an egin zuen azkenengoz jaurtiketa Ipar Koreak. Orduan, gurutzaldi misila izan zen. Oraingo hau Moon Jae-in presidente hegokorearra eta Donald Trump aurreko astean bilduta egon ondoren egin dute.

Besterik egiteko?

Donald Trumpek mezua zabaldu du Twitterren, jaurtiketaren berri izan ostean: "Ipar Koreak beste misil bat jaurti berri du, tipo honek ez al dauka besterik egiteko bere bizitzan?".

Trumpek golfean jolasten igaro du asteburua, 35garrenez Presidentetzara heldu zenetik. Trumpen esanetan, "zaila da sinistea Hego Koreak eta Japoniak denbora luzez eutsiko diotenik. Baliteke Txinak esku hartzea Ipar Korearen aurrean, eta zentzugabekeria honekin betirako bukatu".

Ez zen interkontinentala

Ipar Koreak gaur jaurti duen kohetea irismen ertainekoa zen eta ez zen interkontinentala Pyongyngek esan duen moduan, Errusiako Defentsa Ministerioak adierazi duenez. "

Hegaldi parametroek bat egiten dute irismen ertaineko koheteen ezaugarriekin", azaldu du Defentsa Ministerioak. Prentsa-ohar ofizialean agertzen da kohetea Errusiako mugatik urrundu dela eta ez duela Errusia arriskuan jarri.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Japonia bideoak Eguneko albisteak Donald Trump Hego Korea Ipar Korea