Mundua -

Gatazka

Trumpi pazientzia 'agortu' zaio Ipar Koreako aferean

AEBko presidenteak esan du amaitu dela herrialde asiarrarekin "pazientzia estrategikoaren" garaia, eta arma frogei "ausardiaz" erantzungo diela hitzeman du.

Trump, Hego Korean. Argazkia: Efe
Trump, Hego Korean. Argazkia: Efe
Trump, Hego Korean. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Donald Trump AEBko presidenteak amaitutzat eman du gaur Ipar Korearekin Barack Obamak abian jarri zuen "pazientzia estrategikoaren" garaia, eta hitzeman du "ausardiaz" erantzungo diela Pyongyangek armekin egiten dituen frogei.

"Porrot egin du Ipar Koreako erregimenarekin pazientzia estrategikoak. Zinez diot pazientzia agortu dela", adierazi du Trumpek Moon Jae In Hego Koreako presidentearekin emandako prentsaurrekoan.

AEBko presidenteak iragarri du bere administrazioa Japoniako eta Hego Koreako gobernuekin ari dela lanean "Ipar Korea izena duen mehatxuaren aurrean neurri diplomatikoak, ekonomikoak eta segurtasun alorrekoak hartzeko".

Trumpek iragarri du, gainera, Ipar Korearen desnuklearizazio "osoa eta mailakatua" abian jartzeko egitasmo bat dutela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Munduko albisteak 2024 Ameriketako Estatu Batuak bideoak Albisteak Donald Trump Albisteak Seul Ipar Korea Albisteak