Mundua -
EB-tik ateratzeko prozesua
Mayk ez du 'europar bat bera ere' kanporatuko 'Brexit'aren ostean
Lehen ministroak hitzeman du egoera erregularizatzeko aukera eman diela herrialdean modu legalean dauden europarrei.
agentziak | erredakzioa
Theresa May Erresuma Batuko lehen ministroak Europar Batasuneko buruzagiei esan die herrialdean legalki bizi den "europar bakar bat ere ez" duela behartuko alde egitera 'Brexit'a burura eramaten duenean, eta horien egoera "erregularizatzeko aukera" emango diela.
Gobernuaren borondatea EBko herritarrak britainiarrak moduan tratatzen "saiatzea" da osasun, hezkuntza, gizarte laguntza eta pentsio alorretan, Britainia Handiko iturrietatik jakinarazi dutenez.
Mayk astelehenean xehatuko du Europar Batasunari egingo dion proposamena herritarren eskubideen segurtasunaren inguruan, baina ostegun honetan dagoeneko aurreratu ditu agintari europarren aurrean gakoetako batzuk.
Lehen ministroak ez du argitu zein izango den 'brexit'a gauzatuko den data zehatza, herritarren estatusa aldatuko den eguna.
Mayren proposamenaren arabera, EBtik ateratzen direnean herrialdean oraindik 5 urte ez daramatzan europarrak bertan jarraitu ahal izango du bost urte bete arte.