Mundua -

Hondamendi naturala

New Orleansek eraldatzen jarraitzen du 'Katrina' izan eta bost urtera

Bertako bizilagunen erdia baino gehiago pobreziaren atarian bizi da. New Orleans % 22 txikiagotu egin da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

''Katrina'' urakana pasa eta bost urte iragan ondoren, New Orleans eraldatze prozesuan barrena da, bertako bizilagunen erdia baino gehiago AEBen pobreziaren atarian dagoenean. Egun, esperimentu sozialak -esaterako, hezkuntza arloan egiten ari direna- eta turismoari eta industriari zuzendutako azpiegiturak egiteko inbertsioak elkarrekin bizi dira.

1.800 pertsona baino gehiago hil ziren Luisianako hegoaldetik 2005eko abuztuaren 29an pasa zen ''Katrina'' urakanaren ondoren. ''Urakan'' bat baino gehiago izan zen, zortzi metro baino gehiagoko olatuak eragin zituen laugarren mailako ''ekaitz-konbinazioa'' izan zen, 200 kilometro orduko abiadura baino gehiagoko haize boladekin.

2009ko azarora arte biztanleriak ez zuen jakin "Jaungoikoaren ekintza" bat baino gehiago izan zela, Bushen Administrazioak zabaldu zuen moduan. Epaile batek esan zuen Armadaren Ingeniaria-Gorputzak ez zuela nabigazio-kanala behar zuen moduan zaindu eta horrek eragin zituela New Orleansek ezagutu dituen kalterik larrienak. 100.000 milioi dolarretik gorako hondamendi baten erantzule egin zuen Gobernua, lehenengoz. Egungo egoera

New Orleans % 22 txikiagoa da orain. Ekonomia mailan, hiriburuak nolabaiteko normaltasuna berreskuratu du, turismoari eta berreraikuntzarako diruari esker. Ondorioz, New Orleansek gaur egungo finantza krisia ekiditea lortu du.

Negozioak, hala ere, era irregularrean suspertu dira. Bob Brown, New Orleans eta Mississippiko Ekonomia Batzordeko zuzendariak ''Times-Picayune'' aldizkariari esandakoaren arabera: "Gauza batzuk zuzendu egin dira eta beste batzuk ekaitzaren aurretik baino hobeto daude".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea