Mundua -
Irakeko gerra
Irakeko gerra 'amaitzen' ari dela dio Obamak
Amerikako Estatu Batuetako presidentearen esanetan, Irak "bere norabidea jarraitzeko librea da". Erabaki honekin, gainera, hauteskundeetan emandako hitza betetzen duela azpimarratu du.
Erredakzioa
Barack Obama AEBko presidenteak Irakeko gerra "amaitzen" ari dela adierazi du. Ondorioz, herrialdea "bere norabidea jarraitzeko librea da", Obamak berak hauteskunde garaian emandako hitza betez.
Obamak gogorazi duenez, Iraken soldadu estatubatuar batzuk geratuko dira, baina aholkulari gisa. "Irakeko leku askotan, bertokoek segurtasun ardura beraiengan hartu dute dagoeneko. Gure tropek hauek laguntzen tea entrenatzen jarraituko dute (...) baina ondorioa garbia da: gerra bukatzen ari da".
"Hautagaia nintzenean, gerra honi amaiera jarriko niola agindu nuen. Presidente bezala, horixe da egiten ari naizena", esan du Obamak.
"Edozein herrialde subirano eta independente moduan, Irak bere norabidea jarraitzeko librea da. Eta datorren urteko amaierarako, gure tropa guztiak etxean egongo dira", gaineratu du Obamak Martha''s Vineyard Massachusettsko opor lekutik.
Konbaterako azken brigada estatubatuarraren irteerarekin, AEBko ejertzitoari 50.000 soldadu baino gutxiago geratzen zaizkio Iraken.