Mundua -
Blokeoa
Trumpek 'terrorismoaren finantzazioa' baztertzeko eskatu dio Qatarri
Qatar "nazio arduratsuen komunitatera itzultzea" espero du AEBko presidenteak. Bien bitartean, Rex Tillerson AEBko Estatu idazkariak "blokeoa arintzeko" eskatu du.
agentziak | erredakzioa
Donald Trump AEBko presidenteak "terrorismoaren finantzazioa" baztertzeko eta "nazio arduratsuen komunitatera itzultzeko" eskatu dio Qatarri, eta aurreko hilean Riaden herrialde arabiarrekin zuzendu zuen goi bilera jarri du "terrorismoaren amaieraren abiapuntu" gisa.
"Qatarri terrorismoaren finantzazioa bazter dezala eskatzeko garaia iritsi da. Finantzazioa eta muturreko ideologia baztertu behar ditu", adierazi du Trumpek Klaus Iohannis Errumaniako presidentearekin batera emandako prentsaurrekoan.
Mezu horren aurrean, Rex Tillerson AEBko Estatu idazkariak Egiptori, Saudi Arabiari, Arabiako Emirerri Batuei eta Barheini "blokea arintzeko" eskatu die, "giza ondorioak" dituelako eta Estatu Islamikoari aurre egiteko neurriak oztopatzen dituelako.