Mundua -
Venezuela
Prozesu konstituziogilea baliogabetzea eskatu du fiskal nagusiak
Nicolas Maduroren Gobernuak bultzatutako prozesuaren aurkako helegitea aurkeztu du Luisa Ortega Diazek Auzitegi Gorenean, legedia betetzen ez duelakoan.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Luisa Ortega Diaz Venezuelako fiskal nagusiak Konstituzioaren aldaketa prozesuaren aurkako helegitea aurkeztu du gaur Auzitegi Gorenean. Nicolas Maduroren Gobernua bultzatzen ari den prozesuak legedia betetzen ez duela uste du Ortegak.
“Orain Hauteskunde Batzorde Nazionalaren erabakiak baliogabetzeko eskatzen ari naiz lehenengo, Asanblea Konstituziogile Nazionalaren deialdia bertan behera uztea, alegia, presidentearen dekretuak araudia betetzen ez duelako”, adierazi du fiskalak Botere Judizialaren egoitzan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea