Mundua -
Qatar
Al Jazirak zibererasoa jaso du inguruko herrialdeen blokeoaren erdian
Interneten zabaldutako ohar batean azaldu duenez, eraso informatikoak ez du 'online' sarea "kolokan jarri".
agentziak | erredakzioa
Al Jazira Qatarko telebista-kateak 'online' plataformen kontrako zibererasoa jaso du, Saudi Arabiak eta horren aliatuek Qatarrekin harremanak eten izanak eragindako krisiaren erdian. Ustez Iranen interesak eta talde terroristak babesteagatik hartu dute inguruko herrialdeek erabaki hori.
Interneten zabaldutako ohar batean azaldu duenez, eraso informatikoak ez du 'online' sarea "kolokan jarri".
"Al Jaziraren webguneak eta plataforma digitalek eraso saiakera etengabeak jasotzen dituzte, eta intentsitatea areagotzen ari da", salatu du.
Qatarko telebista-katea Riaden eta bere kideen erasoen jomugan dago, herrialdearen kontrako oldarraldiaren baitan. Kasu batzuetan, telebista-katearen bulegoak ixteko ere eskatu dute.
Arabiako Emirerri Batuek, Saudi Arabiak, Bahrainek, Egiptok eta Yemenek astelehenean eten zituzten Qatarrekin zituzten harreman diplomatikoak, Anaia Musulmanei eta Irani babesa ematea leporatuta.