Mundua -
Beste salaketa bat dauka
WikiLeaksen sortzailearen kontrako bortxaketa salaketa kendu dute
Julian Assagek bortxaketa eta eraso egiteagatik bi salaketa zituen. Assangeren hitzetan, Pentagonoaren dokumentu sekretuak argitara ateratzeagatik bere izena zikintzeko saioa besterik ez da.
Erredakzioa
Suediako arduradunek, bortxaketa salaketa baten ondorioz, Julian Assangeren, WikiLeakseko sortzailearen, kontra zegoen atxiloketa agindua erretiratu egin dute. Hori da Fiskaltzak BBC kate britainiarrari adierazi diona.
"Ez dut uste inor bortxatu duen susmoa izateko arrazoirik dagoenik", esan du Eva Finnek, Suediako Fiskal nagusiak. Hala ere, Karin Rosander, Fiskaltzako bozeramaleak, beste salaketa, eraso eta abusu sexualarena, bere horretan jarraitzen duela azpimarratu du. Dena den, ez omen da atxiloketa agindu bat eskatzeko nahikoa.
Assangek salaketa guztiak ezeztatu ditu eta Pentagonoak sekretuan zituen 70.000 dokumentu argitara ateratzeagatik bere izena zikindu nahi dutela esan du, izan ere, AEBko gobernua bere kontra dauka.