Mundua -

Suedian

WikiLeaksen sortzailea bortxaketagatik salatu dute

Julian Assangek ospea lortu zuen duela aste batzuk Pentagonoaren dokumentu sekretu batzuk publikoki argitaratzeagatik, tartean Afganistaneko gerrarekin erlazionatutako hainbat.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Julian Assangek, WikiLeaks webguneko sortzaileak, bi atxiloketa agindu ditu Suedian, horietariko bat bortxaketagatik. Hori da, hain zuzen, Aftonbladet egunkari suediarrak gaur argitaratu duena.

Maria Häljebok, Stockholmeko jarduneko fiskalak, ostiral gauean polizia Assange atxilotzen saiatu zela baieztatu dio egunkariari, baina WikiLeakseko arduraduna desagertuta zegoen.

Assangek iskalnbila handia sortu zuen duela aste batzuk Ameriketako Estatu Batuetako hainbat dokumentu sekretu argitaratzeagatik, gehienak Afganistaneko gerraren ingurukoak.

Azken egunetan, Assange Suedian izan da hitzaldi batzuk ematen, bertako Alderdi Piratak, eta Estatu Batuetan jasaten ari diren jazarpena ikusita, Wikileaksen zerbitzari batzuk hartzea onartu ondoren.

Aftonbladetek bere orrietan azaltzen duenaren arabera, 20 eta 30 urteko bi emakumek jarri dituzte salaketak. Bigarren salaketa, eraso egin izanagatik jarri omen diote.

Salaketak emailez ezeztatu ditu Assangek

Assangek berak email bat bidali du Aftonbladek egunkarira salaketek gezurra diotela esanez baina Suedian jarraitzen duen ala ez argitu gabe.

"Bortxaketa salaketa gezurra da, noski", adierazi du Assangek bere mezuan.

Bi emakumeetako batek Assange salatu zuen iragan astean berarekin Stockholmeko Södermalm auzoko pisu batean egon ondoren. Bigarren emakumeak, berriz, Enköpingen Wikileaksesko sortzailearekin asteartean bildu ostean jarri zuen salaketa.

Häljebvoko fiskalaren esanetan, bi emakumeek Assangek erabilitako indarkeria azpimarratu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea