Mundua -

Pakistan

Baliteke milioika ume larriki gaixotzea Pakistanen

Neumonia, sabelekoa eta malaria dira umeen artean heriotza gehien eragiten dituzten gaixotasunak, Save the Children erakundearen arabera.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pakistango herrialde txiroen inguruko ur kutsatuen ondorioz milioika umek larriki gaixotu daitezke datozen egunotan, besteak beste malaria dela eta, Save the Childrenek ohartarazi duenez.

Gaixotasun larrienen artean daude, besteak beste, neumonia, sabelekoa eta malaria, erakundeko medikuek jakinarazi dutenez: "Horiek dira umeen artean nazioartean heriotza gehien eragiten dituzten gaixotasunak".

"Ospitaleak eta medikuen kanpamenduak gainezka daude, eta egunero egoera larriagotu egiten da", esan du Ian Woolverton Save the Childreneko bozeramaileak.

Punjab hegoaldeko, Sindheko eta Baluchistaneko kaltetuak ur kutsatuez inguratuak daude, eta ur kutsatu hori epidemiak zabaltzeko osagai nagusia da.

"Guraso txiro askok ezin dituzte seme-alabak txertatu, eta gunea oso lehorra denez, haur txikienek ez dute birusei eta bakteriei aurre egiteko erresistentzia naturalik", ohartarazi du Woolvertonek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea